Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izena eman nahi duenak udaletxetik pasa behar du, bulego ordutegian. Agorrilaren 25etik irailaren 5era arte ere izena emateko beste epe bat zabalduko da. Baina musika zentroko zuzendaritzatik aholkatu dute izena lehenbailehen ematea, "erakundeari oztopo asko baitakarzkio. Matrikulazioa orain eginez gero, irakasleen kontratazio, egutegia egiteko eta beste hainbat gauzetarako lagungarri izanen baita". Udal Musika Eskolaren eskaintza honakoa da: Hezkuntza musikala, akordeoia, txistua, tronboia, tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, gitarra, kantua, biolina, zeharkako flauta, pianoa eta bateria.