Onenen garaia

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Larunbatean jokatuko da Gure Pilota elkarteak antolatutako txapelketako finalak jokatuko dira Euskalerriari pilotalekuan. 18:30ean, haurren mailan, Murgiondo eta Jaka Antsotegi eta Lasarekin neurtuko dira. Azken horiek finalerako txartela lortu zuten Agirre-Bernabe bikoari 18-10 irabazi ondoren.Kadete mailako finala jokatuko da ondoren. Lau eta erdiaren barruan neurtuko dira Galartza eta Urbieta. Azken horrek Lobani 18-5 irabazi ondoren lortu zuen finalerako pasea. Promesen mailan, berriz, Rekalde-Azanza eta Andre-Larrinaga bikoteak neurtuko dira. Azken horiek finalean izateko, partida borrokatuan, 22 eta 21 menperatu zituzten Jauregi eta Linzoain. Iaz bezala, aurten ere Gure Pilota elkarteak txapelketako pilotari onenaren saria emanen du. Aipamen horri Felix Igoa Mozo Saria izena eman diote, berriki hil den elkarteko kidearen omenez.