Onenek jaso dute euren saria

Guaixe 2008ko ekainaren 19a

Larunbatean Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak antolatutako San Adrian II. Pilota Txapelketa-Cerámica Utzubar Saria txapelketako finalak jokatu ziren Euskal Herriari pilotalekuan. Harmailak gaztez, helduz eta jubilatuz beteta, giroa paregabea, eta jokatutako finalak politak izan ziren.Maila txikietan partida politak ikusi ziren. Haurren mailan, Murgiondo eta Jakak 18-10 irabazi zieten Antsotegiri eta Lasari. Aipatzekoa Jakaren lana, norgehiagoka markatu baitzuen. Kadeteen lau t´erdian, Urbietak erakustaldi bikaina eman zuen, 18-11 hartu baitzuen menpean Galartza. Urbietak partida bikaina egin zuen. Eta promesen mailan partida oso borrokatuaz gozatzeko aukera izan zen. Hamabosna berdinduta egon eta gero, eta emozio askorekin, Andreuk eta Larrinagak eskuratu zuten txapela, Rekalde eta Azanzari 22-17 irabazita.Gure Pilota elkarteak berriki hildako Felix Igoa Mozo izena jarri dio Torneoko pilotari onena izendatzen duen Sariari. Bildutako lauzpabost epaileek erabaki zuten torneoko onena Urbieta kadetea zela. Urbietak kopa bat eta gazta jaso zituen Felix Igoa zenaren semearen eskuetatik.