Euskal Herriko neska palista onenak, lehian

Guaixe 2008ko ekainaren 20a

Etxarri Aranazko frontoiak Euskal Herriko Pilotarien Konfederazioak antolatutako Nesken Euskal Herriko Pala txapelketako finalak hartuko ditu ekainaren 21ean, larunbatean. Txapelketa ligaxkan jokatu da, denok denen kontra, eta finalen ordua heldu da jada. Finalak hasi baino lehen, goizeko 10:00etan, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko neska palista txikienak -8-9 urtekoak- aterako dira Euskal Herriari pilotalekuko kantxara, partidak jolastera. 11:00etan emanen zaie hasiera finalei. Kadeteen mailan, Gipuzkoa eta Araba ariko dira lehian. Gazte mailan, Nafarroa eta Araba. Taldeek oraindik ez dute guztiz erabaki zein palista ariko diren, baina badirudi Nafarroa Yanira Aristorena eta Garazi Suarez sakandarrek ordezkatuko dutela. Helduen mailan, Nafarroa eta Gipuzkoaren artean erabakiko da txapela. Taldeek oraindik ez dute erabaki zein palista ariko diren. Sari ematea 14:00ak inguruan izango da, eta ondoren jokalari, antolatzaile eta beste Etxarri Aranazko elkarteren batean bilduko dira bazkaltzera eta denboraldia despeditzera.