Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan maila goreneko pala partiduak ikusi ahal izan ziren joan zen larunbatean. Euskal Herriko Pilotarien Konfederazioak antolatuta, kadete, gazte eta helduen kategoriako Nesken Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak izan ziren jokoan. Txikienek ireki zuten jaialdiaEtxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko neska palista txikienek eman zieten hasiera jaialdiari. Giro ederra jarri zuten 8-9 urteko neskatxek eta, Aristorenak esan zigunez, bide batez, "jende aurreko partidetara ohitzen joateko aukera izan zuten". Ikusiak ikusita, badirudi palak etorkizun oparoa duela Sakanan.Finalak12:00ak aldera, Euskal Herriko finala jokatzeko prest zeuden kadeteak. Gipuzkoa eta Arabako ordezkariek lortu zuten finalerako txartela. Araiako eskolako Maitane Agirrek eta Leire Landaluzek 30-12 hartu zituzten mendean Ataungo eskolako Maddi Mendizabal eta Naiara Aldasoro. Gazteen kategoriako txapela etxean geratu zen. Nafarroa ordezkatzen zuten Etxarri Aranazko Gure Pilota eskolako Yanira Aristorenak eta Garazi Martinezek irabazi zuten. Bi gazteek gogotik lan egin behar izan zuten Arabako ordezkari Garazi Gomez de Segura eta Ane Isasmendi mendean hartzeko. Azkenean, 30-14koa markagailuan, pozik zegoen bikote txapelduna. Nafarroa eta Gipuzkoaren artean erabaki zen helduen txapela. Auñamendi taldeko Judith Etxarrik eta Maider Otegik ordezkatu zuten Erreinu zaharra eta Orlo taldeko Maite Redondok eta Mª Dolores Errastik Gipuzkoa. Nafarrek abantaila hartu bazuten ere, ez zuten etsi gipuzkoarrek eta aldea txikitzen joan ziren. Hala ere, 30-22 gailenduta, nafartarrendako izan zen txapela. Txapelak eta garai ikurrak banatuta, mahai ondoan despeditu zuten txapelketa finalistek.