Nazabalek onenetan onena dela demostratu nahi du

Guaixe 2008ko ekainaren 27a

Egur Sport enpresak 2008ko Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga antolatu du. Berriki bukatu den Banakako Urrezko Aizkolariak txapelketako sei aizkolari onenek jokatuko dute Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga: Floren Nazabal txapeldunak, Donato Larretxeak, Juanjo Lopez Azpilikuetak, Xabier Orbegozo Arria V.ak, Jose Mari Olasagastik eta Anjel Arrospidek. Daniel Vicente eta Jon Rekondo ordezkoak izanen dira. Nazabal igandean OndateginAsteburu honetan abiatuko da txapelketa, bi jardunaldirekin, eta udan barna erabakiko da. Lehen jardunaldia gaur, ekainaren 27an, ostiralean jokatuko da, 12:00etan, Hernaniko Ezkiaga Paseoan. Larretxea, Lopez Azpilikueta eta Olasagasti ariko dira lehian. Beste jardunaldia Arabako Ondategik hartuko du, igandean, ekainaren 29an, 12:00etan. Nazabal, Lopez Azpilikueta eta Olasagasti ariko dira nor baino nor. Aizkolariek bost proba gainditu beharko dituzte. Oso txapelketa borrokatua espero da, sei aizkolariek maila bikaina eman baitzuten Urrezko Aizkolarian. Akaso faboritoa Nazabal txapelduna da, baina etxarriarrak lan asko egin beharko du dituen aurkari gogorren aurrean gailentzeko.