Caisse d´Epargne nagusitu zen Espainiako Txapelketan

Guaixe 2008ko ekainaren 30a

Talavera de la Reinak Txirrindularitzako Espainiako Txapelketa hartu du asteburuan. Larunbatean, erloju kontrakoan, 30 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek. Ibilbideak baino, 36 º-ko beroak egin zuen gogorra lasterketa. Caisse d´Epargne taldeko Luis Leon Sanchez nagusitu zen 32:59ko denborarekin. Egoi Martinez etxarriarra 17.a izan zen, 2:31ra.Atzo, berriz, iraupeneko proba izan zuten. Eguzkiak gogor berotzen zuela, hiru buelta eman zizkioten 68 kilometroko ibilbideari. Pielago gainean apurtu zen tropela eta hortik aurrera erakustaldia eman zuen Caisse d´Epargne taldeak. Oscar Sevilla atzean utzita, Valverde nagusitu zen eta bere taldekide Oscar Pereiro 3. postuan geratu zen. Egoi Martinez 23.a izan zen, 1:54ra.