Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Patxi Mundiñano etxarriarrak ez zuen zorterik eduki atzo, Segoviako itzuliko azken egunean. Sailkapen nagusiko 7. postuan zela eman zion hasiera azken etapari, aurreko bi egunetan egindako lan onaren seinale. Baina, azken etapan, gauzak ez zitzaizkion nahi bezala atera. Lehenik zulatua izan zuen azken kilometrotan eta tropelean sartzea lortu zuenean, aurrekoaren eroriak lurrera bota zuen Bidelan-Kirolgiko txirrindularia. Azkenean, 12. postuan despeditu du Segoviako Itzulia, Vladimir Shchekunov irabazlearengandik 1:55era.