Bere agurrean, Eugik Lasa III.a lagun

Guaixe 2008ko uztailaren 7a

Iragarri bezala, Patxi Eugi pilotari handiak uda honetan esanen dio agur pilota profesionalari. Hain zuzen ere, gaur izan du azken partida garrantzitsua, orain 17 urte profesional gisa debutatu zuen kantxa berean: Iruñeko Labrit pilotalekuan. Buruz burukoan hiru aldiz eta Lau t´erdikoan beste hirutan txapeldun izan den agoiztarrak Lasa III.a etxarriarra izan du atzelari lanetan partidu garrantzitsu hunkigarri honetan. Bi beteranoek Retegi Bi eta Patxi Ruizekin neurtu dituzte indarrak.