Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hautetsi independentistek, lehenengo eta behin, "erabateko elkartasuna" adierazi diote kontu-hartzaileari eta udalari eskatu diote "presio neurri neurri guztiak desaktibatzeko eta langileari, giro normal batean, bere lana egiten uzteko". Horrekin batera, hautetsi independentisten taldeak udalari eskatu dio "Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergaren inguruan egiten ari diren kudeaketa publikoki argitzeko". Talde horren ustez "azken urtean argi eta garbi geratu da eskuina instituzioetan dagoenean nolako kudeaketa egiten duen" eta adibidetzat mankomunitatearen kudeaketa jarri dute: "arazoak Euskara Zerbitzuarekin, Garapen Partzuergoarekin, Hiri-hondakinen zerbitzuko langileekin...".