Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak zabaldutako agirian jasotzen denez "ezin da argitaratu zerga-iruzurra, arau-haustea edo iruzurgileak badirela, epairik ez baldin badago. Bestelakoa kalumnia delituan erortzea da". Udalak, bestalde, adierazi du ez duela inoiz langilea eraso eta gainontzeko guztiak "kalumnia delituan erortzea da". Udaletik gehitu dutenez "guk dakigula langileak ez du jokabide hori salatu". KudeaketazEtxarri Aranazko Udalak zabaldutako oharrean esan du obren inguruko zerga hori "Nafarroako udal guztiek egiten duten modu berean" kobratzen duela. Udalak adierazitakoaren arabera "desberdintasun" bakarra "kontu-hartzailearen jokabidea izan da". Udalaren arabera kontu-hartzaileak "bere funtzioetan neurria gainditu du aipatutako zergan ukituak eta ez ukituak izan direnei behar ez zen dokumentazioa eskatuz: aitorpen fiskala, PEZa, Sozietateen zerga, BEZa, bankuko mugimenduak, kontuak eta estraktuak, enpresen balantzeak, jabetza-erregistroaren dokumentazioa, eta guzti hori ez du soilik obraren sustatzaileekin egin, hirugarren pertsonekin baita ere".Zerga hori dela eta kontu-hartzaileak 42 espediente ireki dituela azaldu du Etxarri Aranazko Udalak. Adierazi duenez, horretarako "herritar eta hirugarren pertsonei buruzko informazioa eskatu du, gehienbat Foru Ogasunari, eta beste batzuetan banketxe, Jabetza-Erregistro eta abarrei. Horietatik %90 ez dira enpresariak, herritar arruntak baizik". Udaletik ziurtatu dutenez, "informazio eskaera horiek ez datoz bat arautegiarekin". Lege irizpideakUdalak esan duenez "kontu-hartzaileak ez du modu horretan jokatzeko onespenik izan, ez udal honen ez aurreko udalbatzarena". Aldi berean, Etxarri Aranazko Udalak berretsi du "lege-irizpideen eta indarrean dauden arauen arabera jokatu" duela. Legezko oinarria duten hobetzeko proposamenak jasotzeko prest azaldu da udala. Bestalde, udalak argitu du Toki Administrazioko Departamentuarengana jo duela "behin eta berriz, funtzionamendu irizpideak zehazteko eskatuz" eta ukatu egin du "langile bat presionatzeko beste modu batzuk" jorratzera joan denik. Azkenik, Etxarri Aranazko Udalak esan du "denborak eta jokabide judizialak zehaztuko dutela frauderik izan denentz eta nor den arau-hauslea".