Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bromarik ez zen falta igande arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Urteko partida garrantzitsuena omen zuten jokoan. 100 kaja ardo, 1.200 botila ardo nork irabaziko, zein baino zein lehiatu ziren Aspe eta Asegarceko pilotariak. Enpresako pilotari guztien artean banatuko zuten saria, baina bi bikotek zuten hura irabazteko erantzukizuna: Bengoetxea VI.ak eta Beginok eta Irujok eta Lasa III.ak.Partidaren lehen tantotan parez pare ibili ziren bi bikoteak, 7ra berdindu arte. Hortik aurrera, ordea, gorriak, beteranoenak nagusitu ziren. Lasa III.a izan zen arratsaldeko jokalaririk onena. Etxarrikoak lan paregabea egin zuen defentsan eta bi tanto egitera ere animatu zen. Asegarcekoek, berriz, uste baino maila kaxkarragoa eman zuten, behar baino huts gehiago eginez. Ordubeteko partidaren ondoren, Irujo eta Lasa III.a 22ra iritsi ziren, arerioak 15 tantotan utzita. Poz ederra hartuko zuten haien lankideek. Ziur jai giroan despeditu zituztela sanferminak.11 tantotan geratu ziren Mikel Goñi eta ZubietaMikel Goñi-Zubieta eta Arretxe II.a eta Peñagarikano bikoteek eman zioten hasiera igande arratsaldeko pilota jaialdiari. Ez ziren irabazteko gai izan Etxarrikoa eta laguna. 22-11 galdu zuten.