Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak garatutako programa horretan gaur egun 9 pertsona ari dira lanean (bina Lakuntzan eta Arbizun eta 5 Etxarrin), baina urtean zehar 13 izan dira. Herriz herriBabestutako Gizarte Enpleguaren bidez kontratatutako pertsonek hainbat lan egin dituzte Mankomunitatea osatzen duten hainbat herritan. Lakuntzan, almintearekin batera, sendagilearen bulegoa eta liburutegia margotu eta berritu dituzte. Horretaz gain, garbiketa lanak egin dituzte karriketan eta igerilekuan. Baita belarra moztu eta kartak eta bandoak banatu ere, besteak beste. Arbizun orain arte lanean izan direnek festetan hainbat gauza prestatu dituzte. Horrekin batera, udalaren gutunak banatu eta bandoak jarri dituzte. Garbiketa eta margotze lanak egitea ere egokitu zaie. Etxarri Aranatzen, berriz, ludotekan hainbat lan egin dituzte. Eskolak eta barandak margotuko dituzte eta garbiketa eta karta banaketan ere ariko dira, esaterako.