Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sindikatuak bere eskaera Nafarroako Auzitegi Administratiboak garagarrilaren 17an emandako ebazpenean oinarritzen du, "langilearen funtzioak argi utzi baititu". LAB kexu azaltzen da "langilearen eskubideen defentsan eta langileari bere funtzio eta lan baldintzak itzultzeko asmoz, alde biek adostutako bitartekari baten laguntzaz, negoziazio prozesu bat irekitzea" proposatu ziolako udalari eta "erantzun argirik" jaso ez duelako. Sindikatuak udalari "gezurretan" aritzea leporatu dio "langilearen aurkako neurririk hartu ez duela esaten duenean".