Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaletik ere aurreratu digute obren inguruko zerga horren "prozesua errazte aldera, prezioak eta zehazteko, ordenantza prestatu" dutela, baina "ez dugu Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatuko hau guztia argitu arte". Etxarriko Udaletik esan digutenez, "Nafarroako Udaletan EIOZ-ren inguruko kudeaketa horrela egiten da: udal arkitektuak eta gobernu batzordeak aurkeztutako aurrekontua aztertu egiten dute. Egoki jotzen badute baimena ematen dute edo zuzenketak egitea eskatzen dute. Lizentzia eman eta kitto. Aurrekontuaren arabera funtzionatzen da Nafarroako Udaletan. Etxarrikoa da lanak bukatu eta gero errebisatzen dituen bakarra". BilerakEtxarri Aranazko Udaletik esan digute "negoziazioarekiko aldeko jarrera" duela. Udaleko ordezkari batek adierazi digunez garagarrilaren 9an jaso zuten bitartekaritza proposamena eta egun hartan bertan bildu ziren LABeko bi ordezkarirekin. Udalak esan digunez, bilkura hartan "kontu-hartzailearen eskumenak eta funtzioak zein diren argitzeko negoziazio- proposamena" egin zitzaion, "eta horretarako, 14 puntuz osatutako prozeduran oinarritutako bitartekotza prozesua proposatu zen". Garagarrilaren 23an biltzekotan gelditu omen ziren. Udalaren ustez "aurkeztutako proposamena erakunde pribatuetarako aproposa eta egokia" zen, "baina ez erakunde publiko batentzat, proposamenean azaltzen den prozesua ez da lege-irizpideetan oinarritzen osotasunean. Horregatik Tokiko Administrazioko kontseilariari bilera egitea eskatu genion, gaia aztertzeko". Hitzordua garagarrilaren 24rako jarri zuten eta "kontseilari, zuzendari, idazkari tekniko eta teknikari batekin. Kontu-hartzailearekiko egoeraren eta bitartekotza-proposamenaren inguruan hitz egin" zuten. Udaletik azaldu digutenez, "3 edo 4 eguneko epean erantzungo zigutela esan ziguten. Egun oraindik ez dugu erantzun ofizialik jaso". Antza kontseilariak udalari jakinarazi dio San Ferminen ondoren "hitz eginen" dutela. Etxarri Aranazko Udaletik argitu dute "Tokiko Administraziotik jakinarazpena iristen zaigunean LAB sindikatuari bilera eguna eta ordua zein den adieraziko" diotela.