Xiberoko jauna pastoralaren aurreneko emanaldia igandean izanen da

Guaixe 2008ko uzt. 24a, 00:00
Oier III.a, Zuberoako azken bizkondearen bizia azaltzen du aurtengo pastoralak. Makina bat gudutan aritu zen Oier, lehenik Zuberoaren alde, eta gero Nafarroako erresumaren zerbitzura. Bere lurraldearen autonomia zaindu nahi zuen Akitaniako duke ingelesaren aurka. Nafarroako erregearen zerbitzari gisa, 1.312. urtean Etxarri Aranazko herria sortu zutenetako bat izan zen. Herri-antzerki emanaldiak Ezpeizeko sarreran dagoen larre batean izanen da, 15:00etan. Tokia hartu nahi duenak, hori bai, aurretik joan beharko du. Ilbeltzaz geroztik 121 antzezleek landutako dantzak eta kantuak ederki erakutsiko dituzte hurrengo bi igandean. Antza, zuberotarrek 3. emanaldi bat ere eskainiko dute zehaztu gabeko data batean, Etxarri Aranatzen.