Urrezko Aizkolarien ligako 3. jaialdia jokoan

Guaixe 2008ko uztailaren 24a

Gasteizko Santiago feria entzutetsuak Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako 3. jaialdia hartuko du bihar. 12:00etan emanen diote hasiera jaialdiari feria tokian, Buesa Arena eraikinaren ondoan. Bertan Floren Nazabal, Xabier Ordegozo Arriz V.a eta Olasagasti izanen dira aurrez aurre. Ohi denez, 27 enbor izanen moztu beharko dituzte 5 modalitate ezberdinetan. Igandean, 4.a OtxandionIgandean, berriz, Otxandiorako bidea hartuko beharko du aizkolari onenekin gozatu nahi duen orok. 18:30ean izanen da, herriko plaza dotorean, Floren Nazabal, Angel Arrospide eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira nor baino nor.