Pastoralerako sarrerak salgai

Guaixe 2008ko irailaren 11

Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrustoi-Larrabile herrietako 121 biztanle (97 heldu eta 24 haur) izanen dira eskenatoki gainean Oier III.aren bizitzaren berri emateko. Zuberoako azken bizkondea rmakina bat gudutan aritu zen eta 1.312. urtean Etxarri Aranazko herria sortu zutenetako bat izan zen. Sarrerak Dagoeneko pastorala ikusteko sarrerak salgai daude: Etxarri Aranatzen udaletxean, Mari Xele eta Kaxeta liburu-dendetan; Irurtzunen, Pikuxar tabernan eta altsasun Maite estankoan. Zuberotarrak Etxarrin daudela baliatuta afaria ere antolatu da. Afarirako txartelak nahi dituenak lehen aipatutako Etxarriko salmenta puntuetatik pasa beharko du. Xiberuko jauna pastoralaren emanaldiaren berri xehea gaur eguerdian emanen dute zuberoarrek eta etxarriarrek Iruñean emanen duten prentsaurrekoan.