Bizirik egun betea

Guaixe 2008ko irailaren 9a

Askagintzako 30 bat kide bildu ziren goizeko topaketan. Erakundeko beterano batek Askagintzak sorreratik gaur egun arte egindako ibilbidearen laburpena egin zuen. Sarrera horren ondoren Askagintzako azken batzarraren ondorioak azaldu zituzten. Bildutakoek ekarpenak egin eta eztabaida "aberasgarria" izan zuten. Hala adierazi dio erakundeko kide Oihanak Beleixe Irratiari. OmenduakGoizeko topaketa omenaldi txiki batekin despeditu zen. Askagintzak Etxarri bereko 3 erakunde omendu zituen: Gazte asanblada, batetik, hasieratik elkarlanean aritu direlako; Andra Mari ikastola, bestetik, elkarrekin urtetan lanean aritu direlako, bai ikasle, irakasle eta gurasoekin eta, azken, omendua Etxarri Aranazko Udala izan zen, "beti elkarlana izan delako eta zentzu askotan lagundu duelako" Askagintza. Omenduen artean ere Pirritx eta Porrotx pailazoak eta Oihulari Klown taldea. Biek ere arratsaldean emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten. 550 haur eta guraso bildu ziren, esaterako, pailazoak ikusteko. Askagintzatik adierazi dutenez aurreikusitako helburuak bete egin ziren.