Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alcaloiderena punka zen. Azken 3 urteak horretan eman dituzte Julenek (gitarra), Urtzik (ahotsa), Xabik (baxua), Jonek (ahotsa) eta Endikak (bateria). Aurreneko hiruak institutuan zeudela zerbait egitea bururatu zitzaien eta hor sortu zen taldea. Ondoren Endika eta Jon animatu zituzten. Hala sortu zen, taldea. Batailatu, haien lagun batek egin zituen, itsutzen duen drogaren sustantziaren izena, Alcaloide, pasiatu dute Sakanan barna eman dituzten 8 kontzertuetan. Publikoaren aldetik harrera ona izan duten emanaldiak.Taldekideak etxean sortutako letrekin joaten ziren Etxarriko entsegu lokalera. Taldeak gogoko bazuen, letra oinarri hartua gitarra, bateria eta baxua sartzen joaten ziren, doinua sortu arte. Hori zuen sormen prozesua Alcaloidek. Bertan beheraAlcaloidek bere ibilbidea egin ahala taldearen baitan musika gustu ezberdinak bazeudela ohartu ziren eta taldea desegitea erabaki zuten. Etorkizuneko nostalgia atakeak gogoan edo, taldea utzi aurretik egoki iruditu zitzaien egindako musikaren testigantza uztea. Lur Larraza soinu teknikariarekin entsegu lokalean bertan grabatu zuten maketa. Luze jo bazuen ere, ongi moldatu zirela esan digute taldekideek. Alcaloidekoek ez zuten maketaren grabazioan ez zuten dirurik gastatu eta ez zuten ere harekin dirurik irabazi nahi. Horregatik haiek egindako kopiak Etxarri Aranazko tabernetan jarri zituzten eta doan banatu. Endikak eta Jonek horren arrazoia eman digute: "jendeari oroitzapen ona utzi eta gure musikarekin gozatzeko aukera eman nahi genien". Tabernetan banatutako kopiak berehala desagertu ziren. Alcaloideren maketa eskuratu nahi duenak hura duen batengana jo eta kopia egitea besterik ez du. Taldea desegin ondoren, Xabi, Urtzi eta Jon musika sorkuntzatik aldendu dira. Endika beste 3 lagunekin batera proiektu berri batean ari da buru belarri eta Julen Olaztiko Kaleginez taldean ari da jotzen.