Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ganadu eta artisau azokaz gain, Etxarri Aranazko ferietako egitarauan lekua egin du maila goreneko pilota jaialdiak. Bide horri eutsiko diote aurten ere. Horrela, Etxarri Aranazko Gure Pilota eskolak Aspeko pilotarien jaialdia antolatu du ferietako iganderako, urriaren 5erako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, profesionalen arteko bi partidurekin gozatu ahal izanen dute Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan biltzen direnek. Partidu estelarrerako ezin emozio gehiago eskatu, Etxarriko bi pilotari profesionalak elkarren aurka lehiatuko baitira: Zubieta Xalarekin batera aterako da kantxara eta Lasa III.ak, berriz, Martinez de Irujo izanen du bikote. Jaialdiko lehen partidua aurrerago zehaztuko da. Sarrerak salgaiEtxarriko pilota eskolak salgai jarriko ditu dagoeneko sarrerak. Datorren astean, irailaren 23an, asteartean, eta 26an, ostiralean, egonen da horiek lortzeko aukera, Gure Pilota Eskolaren bulegoan, Etxarri Aranazko pilotalekuan.