Stock azoka, errepikatzeko modukoa

Guaixe 2008ko irailaren 17a

Eskulanak, Hosto Gorri, Izaskun, Kaxeta, Lasa Kirolak, Opolin, Sabando eta Traskil dendek parte hartu zuten Etxarri Aranazko aurreneko stock azokan. Haien hasierako asmoa azoka plazan egitea zen, "giro hobea izanen zelakoan". Baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Euskalerriari pilotalekuan egin behar izan zuten azoka. Jasoneren ustez euri asko egiteak mesede egin zien, "halakotan jendie aterpe bila faten dalako". BalorazioaPilotalekuan postuak jarri zituzten eta jendeak "inpresio ona" izan zuela azaldu digute antolatzaileek. Azokari dagokionez arropak, altzari txikiak, eskulanetarako materialak eta liburu eta jostailu eskaintza zabala opatu zuen azoka bisitatu zuenak. Goizean izan zen jende mugimendu handiena. Hala ere, dendariak pozik azaldu ziren eguerdian ez ixteko erabakiarekin, bisitari kopurua "arindu" bazen ere ez zelako hustu. Arratsaldean, haurrendako puzgarriak jarri zituzten eta gurasoak eta haurrak izan zituzten bezero. Jasonek Beleixe irratiari esan dionez, azokaren helburua zen "dendetan garbiketa eitte. Dendetan mugimenduik ez eta bueltaka den gauzek arintzie". Eta lortu zela aitortu zuen. Horrekin batera, Kaxetako Jasonek azpimarratu zuen, azokara bisitan joan zen jendeak normalean sartzeko ohiturarik ez duen dendak eta haien eskaintza ezagutzeko aukera izan zuela. Hori ere positiboki baloratu zuen dendariak. Antolatzaileak stock azokaren balantzea egitera bildu ez badira ere, Jasonerendako "errepiketzeko modukue" izan da esperientzia.