Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako Utzubar industrialdean dagoen zeramika lantegiaren ondoan lurpeko ponpaketa putzu bat eraikiko da. 27 metro kubikoko edukiera izanen du. Putzuaren gainean sarrera-etxola eraikiko da eta han ponpaketa ekipoa, kolektorea eta linea elektrikoa jarriko dira. Etxarriko ponpaketa putzutik Arbizuko industrialdeko ponpaketa putzuraino eramanen dira ur beltzak. Hoditeria bi industrialdeen arteko komunikazio bidean barna eginen da. Handik ur zikinak Lakuntzako araztegira eramanen dira. Nafarroako Gobernuak ingurumen baimena eman du zenbait baldintza zehaztuz, horien artean dago, besteak beste, Utzubarko hariztia ez ukitzea.