Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lanak urtea despeditu aurretik eginen dira. Lanek 88.000 euro inguruko aurrekontua izanen dute eta gobernuak kopuruaren %60a estaliko du. Udalak aurtengo aurrekontuan 10.000 euroko diru saila bideratua zuen horretarako. Antza Gure Ametsa elkarteko zuzendaritza beste bide batzuk jorratzen ari da aurrekontua osatzeko. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak futbol zelaiko aldagelak berrituko ditu. Lanek 200.000 euro pasako aurrekontua dute eta azpiegitura ia erabat berritzea eskatuko du. Nafarroako Gobernuak lanen aurrekontuaren %60 ordainduko du. Bi lanak emateko deialdia egina du Etxarri Aranazko Udala.