Gitarra entzunaldia Etxarriko kultur astea despeditzeko

Guaixe 2008ko irailaren 26a

Mikelek Beleixe Irratian azaldu zuenez, kontzertuak bi zati izanen ditu. Aurrenekoan gitar-joleak bakarka ariko dira. Saio horietan gitarrarako musika zaharrenetik berrienerako bidaiatzera gonbidatu gaituzte musikariek. Hala, Ivanek gitarraren aintzindari diren 2 instrumentu joko ditu: bihuela eta gitarra barrokoa. Itziarren txanda izanen da segituan. Hark XX. mende hasierako eta folklore katalanaren ukitua duten piezak joko ditu. Eskenatokira igotzen hirugarrena Aitor izanen da eta berak Brasil aldeko doinuak ekarriko ditu. Bakarlarien saioa Mikelen emanaldiarekin itxiko da. Etxarriarrak Hego Amerikako folklorean oinarritutako entzunaldia eskainiko du. Bakarkako saioen ondoren, laukoteak batera eskainiko du bigarren zatia. Bi rumba eta euskal kantu baten moldaketarekin entzuleen artean aho zapore ona uzten saiatuko dira musikariak. Mikel Auzmendi Garziandiak Sakanako irrati euskaldunean argitu zuenez, entzunaldiaren aurretik aretoaren akustika probatu dute eta egokia dela iritzi diote. Aurreratu zuenez, mikrofonorik gabe ariko dira, hala jotzen saiatzen baitira beti. Horregatik entzuleen errespetua ezinbestekoa izanen da guztia behar bezala entzuteko. Sarrera doan da. Programa1. zatia.I.-Iván Moreno Domínguez2 Soneto (E. de Valderrábamo)Zarabanda (J.S. Bach)Gavotte I eta II en rondó (J.S. Bach)II. Itziar Navarro IbañezTonadilla (E. Puyol)Tango (E. Puyol)El Mestre (M. Llobet)    III.-Aitor Ucar GonzalezPreludio V eta I (H. Villalobos)Estudios VIII eta VI (H. Villalobos)IV.-Mikel Auzmendi GarziandiaFloreos de milonga y preludio criollo (Juan Buscaglia)Sons de Carrilhoes (Joao’Pernambuco’   Teixeira Guimarães)Choros (Nº 1) (H. Villalobos)Asturias (I. Albeniz)2. zatiaRumba (Dieter Kreidler)Ama Gochoa (Francis Goudard)Rumba Catalán (Hansjoachim Kaps)