Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko feriak direla eta Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak goi mailako profesionalen pilota jaialdia antolatu du urriaren 5erako, iganderako. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta ETB1ek eskainiko du zuzenean. Lehenengo partidan Alberto Ongay aurrelari satrustegiarra ariko da lanean. Urberuagarekin osatuko du bikoa, Apezetxea eta Beroizen kontra egiteko. Partida nagusian Aspeko bi pilotari etxarriarrak elkarren kontra ariko dira. Pilotari izarrak izanen dituzte lagun: Oskar Lasa Xalarekin ariko da, eta Aitor Zubieta Martinez de Irujorekin. Ea zein etxarriarrek lortzen duen garaipena.