Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande goizean, lainoak eguzkiari lekua egin ahala, herriko plazara gerturatzen hasi ziren etxarriarrak. Hastera zihoan XXXIII. Mendira Joan-Etorria eta ez zegoen lekurik astelehenarendako. Udaletxeko erlojuarekin batera, goizeko 11:00etan, Etxarri atzean utzi eta mendirako bidea hartu zuten 31 korrikalariek. Horien artean 20 sakandarrak, 3 emakumeak eta aurreko ediziotako irabazle bat edo beste. Ordu erdia baino lehen, auzateaz gozatzen ari zirela jaso zuten herrikoek korrikalarien berri. Azkarrenak mendi gainera iristen ari ziren dagoeneko. Ordu laurden beranduago, sartu zen plazara lehen korrikalaria, Zuhaitz Ezpeleta, 43:51ko denborarekin. Arrasatearrak Etxarrin lortutako bosgarren garaipena da. Haren atzetik zeharkatu zuen helmuga Juajo Igarzabal zumarragatarrak, 46:01eko denborarekin. Hirugarren saria ere Sakanatik kanpo geratu zen, Patxi Irazoki igantziarra izan baitzen, 48:29ko markarekin. Sakandarra izan zen helmuga zeharkatzen hurrena, 4. postuan: Fermin Gabirondo iturmendiarra, 49:17ko denborarekin. Lehen etxarriarraren saria Ander Unzurrunzagarendako izan zen. 5. postuan iritsi zen, 49:49ko markarekin. Haren atzetik zeharkatu zuen helmuga Txomin Igoak, 2. etxarriarrak, 51:35ko denborarekin. 3. herritarra Alberto Razkin izan zen, 55:14ko markarekin. Nerea Amilibia izan zen nesken artean azkarrena. Aiakoak 13. postuan zeharkatu zuen helmuga, 56:43ko denborarekin. Gurutze Altuna izan zen bigarrena, 1:02:33ko markarekin. 3.a, berriz, Jone Pelaez altsasuarra izan zen. 19. postuan zeharkatu zuen helmuga lehen beteranoak, Agustin Argiñarenak, 1:01:38ko denborarekin. Lasterketaren antolatzaileek, Udaberri elkarteko kideek, hurrenez hurren, 120 €, 90 € eta 60 €-rekin saritu zituzten lehen hirurak. Lehen herritarrak, berriz, 60 € jaso zituen. Txapela eta trofeoa ere ez ziren falta izan. Sakandarren denborak1. Zuhaitz Ezpeleta Arrasate 43:514. Fermin Gabirondo Iturmendi 49:175. Ander Unzurrunzaga Etxarri Aranatz 49:496. Txomin Igoa Etxarri Aranatz 51:357. Fernando Ganuza Olazti 53:238. Alberto Razkin Etxarri Aranatz 55:149. Manuel Rivera Lizarraga 55:2111. Xabier Garziandia Etxarri Aranatz 56:1012. Jose Javier Maiza Etxarri Aranatz 56:1514. Bernar Garziandia Etxarri Aranatz 57:4715. Fernando Igoa Etxarri Aranatz 58:1517. Jon Iñaki Araña Arbizu 59:0518. Joseba Gorritxo Etxarri Aranatz 1:01:3120. Josu Garmendia Etxarri Aranatz 1:02:1123. Fernando Ariztegi Iturmendi 1:02:3824. Josema Leitza Arbizu 1:03:4525. Jone Pelaez Altsasu 1:04:1126. Tomas Mauleon Etxarri Aranatz 1:04:4627. Aingeru Azazeta Altsasu 1:06:1728. Mikel Auzmendi Etxarri Aranatz 1:06:5630. Patxi Atxa Etxarri Aranatz 1:14:33