Frontoi bete ziza eta landare

Guaixe 2008ko urriaren 12a

Haur eta heldu, zaletu edo ez, jakin-minak jendea poliki erakarri zuen Etxarriko frontoira. Han makina bat landare eta ziza ikusi eta haien inguruan zerbait gehiago ikasteko aukera izan zuten. Antolatzaileek esan zigutenez, zizak-eta opatzeko "aurreko urteetan baino gehiago ibili" behar izan dute, baina erakusketa eder bat prestatzeko trebe izan ziren. Eguerdi partean, Iturri-Eder, Lekuona, Larraza, Iratxo eta Xapatero tabernek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera ere izan zuten erakusketara bildu ziren guztiek.