Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreneko ekitaldia 19:00etan izan zen, Elkorriko oroigarrian. AAMko kide batek hitza hartu zuen, ondoren dantzariek aurreskua dantzatu eta bildutakoek Lepoan hartu abestia kantatu zuten. Ekitaldia egin bitartean Guardia Zibilaren presentzia nabaria izan zen. Ondoren, Etxarri Aranazko kanpo santura joan ziren eta lore eskaintza egin zioten Axio zenari. Aurreskuarekin eta Eusko Gudariak kantatuz despeditu zuten ekitaldia. Egun guztian zehar Etxarriko kioskoan Axioren omenezko pankarta egon zen.