Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga amaitu da. Jakina denez, Banakako Urrezko Aizkolari txapelketan sailkatu ziren lehen sei aizkolariak lehiatu dira bertan, tartean Urrezko Aizkolari txapeldun Floren Nazabal. Azkenean Floren Nazabalendako izan da Txapeldunen Ligako txapela. Asteburuan jokatu ziren azkeneko bi jardunaldiak Agurainen eta Pobesen, baina Nazabal ez zen lehiatu, bere lanak bukatuta baitzituen, txapela segurtatuta. Soilik berarekin batera Txapeldunen Kopako finalean zein aizkolari arituko diren jakitea falta zen. Larretxea eta Arrospide seguru zeuden, eta laugarrena erabakitzekoa zegoen; azkenean, Juanjo Lopez izango da.Horrela geratu da Txapeldunen Ligako sailkapena: 1- Floren Nazabal: 26 puntu2- Arrospide: 21 puntu3- Larretxea: 21 puntu4- Lopez: 12 puntu5- Arria V.a: 9 puntuOrain KopaUrrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan sailkatutako lehendabiziko lau aizkolariak Txapeldunen Kopan lehiatuko dira: Nazabal, Arrospide, Larretxea eta Lopez. Aipatzekoa da etxarriarrak primerako denboraldia egin duela, bereziki banaka. Berriki Nafarroako Lehen Mailako Aizkora txapelketa irabazi du, eta laugarrenez Urrezko Aizkolari txapelketa. Bikoteka, ordea, aurrean ibili da baina ez da gailendu. Binakako Urrezko txapelketan Mugertza II.arekin aritu zen eta finalerdietan Donato Larretxeak eta Atutxa II.ak kanporatu zituzten. Bestalde, San Ferminetan jokatutako Nafarroako Binakako Txapelketan Vicenterekin batera aritu zen etxarriarra, eta oso gutxigatik baina bigarrenak geratu ziren, Mindegiaren eta Lopezen atzean. Egur Sport enpresa antolatzaileak azaldu duenez, urriaren amaieran edo azaroaren hasieran jokatuko da Aizkolari Txapeldunen Kopa. Final horrekin aurtengo Urrezko Aizkorari bukaera emango zaio. Nolanahi ere, aizkolariek ez dute atsedenaldi luzea izango, abendu aldera Binakako Txapelketa hasiko baita.