Arretxe II.a izanen du arerio Zubietak

Guaixe 2008ko urriaren 17a

EPELen lau t´erdiko txapelketa final hamaseirenetan dago eta asteburuan sartuko da lehian Sakanako ordezkari bakarra: Aitor Zubieta. Atzelari etxarriarra B multzoan ariko da lehian, eta aurkari gogorra izanen du: Arretxe II.a. Partida urriaren 19an jokatuko da, igandean, Eibarko Astelenan 17:00etatik aurrera antolatutako jaialdiaren barruan. ETB1ek zuzenean eskainiko du partida. Atzo bi pilotariek material aukeraketa egin zuten. Pilota motel eta astunak aukeratu zituen, Arretxe II.ak, berriz, biziak. Astelenan eta partida gogor eta konplikatua espero da. Zubieta altua da eta kaiolan behar den azkartasunez mugituko den da zalantza nagusia. Iker Arretxe aurrelaria da eta akaso ohituagoa dago aurreko koadroetan ibiltzen, baina esperientzia etxarriarrak du bere alde. Ikusi behar. Lehia honetako irabazleak Berasaluze VIII.a eta Larralderen arteko irabazlearekin neurtu beharko ditu indarrak urriaren 26an. Ea Zubieta den. Ondoren Titin izango dute arerio, bera baita Zubietaren taldeko zerrendaburua.