Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hatsa elkartearen Maite ditugun olerkariak programako arduradun Auxtin Zamorak Juan Karlos Lopez Mugartza olerkaria errezitaldia egitera gonbidatu zuen, eta emanaldia larunbatean izan zen. Mendi ibilbidearen eta bazkariaren ondoren, arratsaldean, Senpereko Larraldea baserriak hartu zuen olerkariaren, kantariaren eta margolariaren saioa. ErrezitaldiaJuan Karlos Lopez Mugartzaren emanaldiak 3 zati eta epilogoa izan zituen. Errezitaldiarekin batera Alvaro Mundiñano Gartziandiaren margolanak ikusteko aukera izan zuten bildutakoek. Bildutakoen gustukoak izan zen margolariaren lana. Tarte bakoitzaren akaberan Andres Garmendia Iza kantu bana abestu zuen eta ederki aritu zen. Errezitaldian Senpere eta Altsasu senidetutako herriak direla ere aipatu zen. Hiruren artean emanaldi polita eskaini zieten Larraldea baserrian bildu ziren guztiei. Publikoaren artean Hatsaren Poesia aldizkarian lanak argitaratzen dituzten makina bat olerkari eta Sakanatik joandako beste hainbat adiskide. Juan Karlosek, Alvarok eta Andresek hitza eman zuten Hatsa elkarteak apirilean antolatzen duen Poesiaren Egunean Senperen izanen direla, larunbatean bezala, emanaldi bat eskaintzen.