Finlandiako abesbatza bat bihar Etxarrin

Guaixe 2008ko urriaren 31

Helsinkiko Audite Chamber abesbatza Jani Sivénen zuzendaritzapean aritzen diren 18 emakumek eta 17 gizonek osatzen dute. Abesbatza Jani Sivenek sortu zuen 1992an, kalitate artistiko eta ahots kalitate altuko musika sortzeko asmoz. Gaur egun, Auditek helburu hori bilatzen du Helsinkiko Musika Kontserbatorioarekin eta Finlandiako Abesbatza Institutuarekin lankidetzan, barrokotik operaraino eta musika garaikidea eta interpretatuz.Musika Barrokotik bere errepertorioan ardatz nagusi dira J. S. Bachen lanak. Klasikoko garaitik eta musika garaikidetik Mendelssohnen Elias oratorioa, Mozarten Requiema eta Beethovenen 9. Sinfonia dira aipagarrienak.Nazioarteko abesbatza lehiaketetan aktiboki parte hartu du Audite koralak: 1999an Irlandako Cork International Choral Festivalean; 2001ean Alemaniako International Chamber Choir Competition Marktoberdorf; eta 2002an Tolosako Abesbatza Lehiaketan. Azken horretan folklore eta polifonia sailetan bi hirugarren sari irabazi zituen.