Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Etxarrin Ernesto Guevara de la Serna, Che Guevarari buruzko hainbat jarduera eginen da. Gazte Asanbladak antolatu dituen ekimenen helburua da "argentinarra nor eta zer zen" jakinaraztea eta, horrekin batera, "gaur egun bere irudia nola erabiltzen den hausnartzea".Karteletan ere antz eman daiteke Etxarriko gazteek zer asmo duten: Cheren irudi ezaguna ageri da bertan, eta ondoan inkesta moduko batean "Nor da pertsonaia hau? Benedicto XVI; E. G. de la Serna; Kurk Covain; Ez dakit baina guapoa da" bezalako galdera-erantzunak ageri dira. EgitarauaOstiraletik igandera Cheren imajina baliatuz ekoiztu diren produktuen erakusketa bat izanen da gaztetxean. Horrekin batera, ostiralean kubatar afaria eta festa eginen da gaztetxean. Jakina, ez da ez ronik, ez mojitorik, ez pururik, ezta Kubako musikarik ere faltako. Larunbatean Che Guevara, donde nunca jamás se lo imaginan bideo emanaldia eta txokolate tertulia izanen da. Azkenik, igandean Che. El argentino filmaren proiekzioarekin bukatuko dira antolatutako ekitaldiak.Etxarriko Gazte Asanbladak sakandar gazte eta ez hain gazteak parte hartzera gonbidatzen ditu.