Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal preso politikoen senideak biltzen dituen Etxerat erakundeak bere VIII. nazio asanblada egin zuen igandean Etxarri Aranatzen. 750 pertsona inguruk parte hartu zuten batzarrean eta Etxerat-ek aurrera begirako lan ildoak markatu zituen. Onartutakoaren arabera, erakundeak indar berezia eginen du zigorra bete edo larri gaixo dauden presoen askatasunerako eskubidean. Etxerat-ek emandako datuen arabera gaur egun 755 euskal preso politiko daude. Iturri beraren arabera, zigorra beteta daukaten 170 presok espetxean jarraitzen dute eta oso larri dauden 14 ere. Espetxera bidean bisita egitera zihoazen 16 senide errepidean hil direla ere gogorarazi zuten. Etxerat-etik jendarte guztiari presoen eskubideen alde "konpromisoa" eskatu zioten. Horregatik, ilbeltzaren hirurako deitu duten manifestazioan parte hartzera deitu zuten. Bestalde, presoen alde domekan Altsasun egiten den bilkuran 40 pertsonek parte hartu zuten.