Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Ferminetan Oliteko Bodegas Marco Real ardandegiak ardoaren desafioa antolatu zuen Aspe eta Asegarceko bi bikoen artean: Oskar Lasak eta Juan Martinez de Irujok ordezkatu zuten Aspe, eta Oinatz Bengoetxeak eta Aritz Beginok Asegarce. Aspeko bikoak irabazi zuen, 22-15, eta horrela, Aspe enpresarendako izan ziren jokoan ziren Bodegas Marco Realen 100 ardo kaxa. Bada, atzo ekitaldia izan zen aipatu ardandegian eta Oskar Lasak jaso zuen 100 ardo kutxako saria, Martinez de Irujo lau t´erdikoa prestatu asmoz Logroñon entrenatzen zegoelako. Ondoren Aspeko pilotari eta arduradunek bisita egin zuten, ardandegia ezagutzeko, eta gero bertan bazkari ederra egin zuten. Bazkarira heltzeko beta izan zuen Irujok eta baita Titinek ere. Biak aurkari izango dira asteburuan lau t´erdian. Pilota emaitzak. Atzo Egian jokatutako pilota partidan, Onsalo eta Baez I.ak 22-15 hartu zituzten menpean Baez II.a eta Ander Lopetegi lakuntzarra.