Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko tabernek eta gaztetxeak antolatutako ligoteo egunak jende ugari erakarri zuen larunbatean. Bertsolarien laguntzaz egindako triki poteoak giroa berotzen lagundu zuen. Gainera, kantuan ari ziren bertsolariei ezkontza aurreko agur-afari batean parte hartzen ari zen beste bertsolari bat batu zitzaien. Hala ere, gauarekin batera giroa gehiago berotu zen, aurreikusitako afariak egin ez baziren ere. Jendetza bildu zen Etxarri Aranatzen, haien artean adineko jende asko ere. Horien artean gehienak, aurreko urteetan ez bezala, sakandarrak ziren. Guztiek ere parranda gau ederra pasa zuten.