Oinez moda, denen eskura

Guaixe 2008ko azaroaren 19a

Aurreko ostiralean zabaldu zituen ateak Nafarroa Oinezko dendak Etxarri Aranatzen, Burundabide kaleko 6. zenbakian.  Jende asko inguratu zen mustutze ekitaldira. Batzuk, ospatzera, besteak arropa ikustera. Izan zen aukera lehen erosketak egiteko baliatu zuenik ere. Aukera zabalaren artean erabakitzea ez zuten erraza izan. Ekitaldia Argiñeren berezko argiarekin edertuta izan zen. Nafarroako ikastolen festako maskota ekitaldian presente izan baitzen. Nafarroa Oinezko denda astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan goizez egonen da zabalik soilik. Igande eta jai egunetan Nafarroa Oinezko denda itxita egonen da.