Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ammistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) aditzera eman duenez "gaur egun 39 euskal preso politiko bakartuta daude". Mugimenduaren arabera egoera horretan daude Iruñean preso dagoen Bautista Barandalla Iriarte eta Curtisgo espetxean preso dagoen Hodei Ijurko Iroz. AAM-k azaldu duenez "isolamendua edo bakartzea egoera oso zehatzetara zuzendutako neurria da espetxe arautegian (zigor puntual gisako neurritzat hartzen da), baina euskal preso politikoen kasuan ohiko edota behin-betiko neurri gisa aplikatzen da". AAM-k salatu dunez, bakartze politika horrek "presoaren harreman, elkartasun eta laguntza mundua behin betirako aldentzea, bere herriarekin duen atxikimendua ezabatzea edota bere garapen pertsonalean ahalik eta traba gehiago ezartzea da". Aldi berean, presoek jasaten duten eskutitz eta bisitarako baimenen "murrizketa" salatu ditu.