Etxarriko abesbatzak gabonetako kontzertu tradizionala eskainiko du igandean

Guaixe 2008ko abenduaren 18a

Urtero bezala, eguberrien bezperan, Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua eskainiko du herriko parrokian. Datorren igandean izanen da, arratsaldeko 19:00etan. Organoa lagun dutela, G. Holstek egokitutako Erdi Aroko gabonetako lau abestirekin emanen diote hasiera kontzertuari. Ondotik, J. Bustok eta Garbizuk egokitutako bi euskal kanta etorriko dira, Ametsetan eta Akerra Ken. Abesbatzako kideek Hungariara bidaia eginen dute jarraian, udaran bertan landu zituzten bi melodiekin. Horiek Iparramerikako jazz eta gospel doinuei utziko diete lekua. Hasi bezala, gabonetako doinuekin despedituko dute kontzertua.