Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Etxarri Aranazko odol-emaileen delegazioaren festa ospatu zen. Eguerdiko mezaren ondoren odol-emaileak Iturri-Eder jatetxean bildu ziren. Zerbait jan, zozketan parte hartu eta dominen banaketaren lekuko izan ziren igandeko ekitaldian izan ziren guztiak. Bost izan ziren banatu zituzten dominak. Ehun aldiz odola emateagatik urrezko domina bikoitza jaso zuen Pascual Garmendia Mauleonek. Urrezko domina jaso zuten Isabel Etxarri de Estebanek, Asuncion Garmendia Mauleonek eta Juan Antonio Igoa Mundiñanok odola 50 alditan emateagatik. Juanfer Maiza Martinezendako zilarrezko domina izan zen odola 25 alditan emateagatik. DatuakNafarroako Odol emaileen Elkarteak jakitera eman zuenez iaz Etxarriko delegazioak 334 kide zituen, aurrekoan baino 13 gehiago. Odola eman dezaketenak 218 dira eta bestelako arrazoiek uzten ez dietelako 116 daude ezin odola eman. Odol emaile aktibo gehiago egon arren iaz 152 odol emate egin zituzten, 2007an baino 8 gutxiago. Odol emaile izan nahi dutenek autobusa Etxarrira etortzen denean hara hurbiltzea besterik ez dute egin behar. Horretarako aukera heldu den astean izanen dute: astearte arratsaldean edo ostiral goizean. Horretaz gain, hilaren 28an arratsaldez etorriko da Etxarrira auto-hemoteka.