Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, astelehenean Foruzaingoak 29 urteko gizon etxarriarra atxilotu zuen. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Iruñeko epaitegira eraman zuten gizona. Bikotekide ohiak jarritako salaketa eta gero atxilotu zuten gizona. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, emakumea Foruzaingoarengana jo zuen, bikote izandakoak etxebizitza harrikatu zuelako eta fisiko eta psikologikoki tratu txarra eman ziolako. Hori dela eta, gizonari bi delitu egozten dizkiote, etxebizitzan sortutako kalteak, batetik, eta tratu txarrena, bestetik.Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren larrialdi zenbakia da: 112. - Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan Hego Euskal Herrian eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.