Adineko emakumea sutean hilik

Guaixe 2009ko urtarrilaren 20a

Etxarri Aranazko Mundiño kaleko 15. zenbakian, Huizirena etxean, sutea piztu da gaur goizean eta haren ondorioz etxean bizi zen 90 urteko emakumea hil egin da. Hala jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Sutearen berri 8:30 aldera eman du hildakoa zaintzera joan denak. Larrialdi deiari erantzunez suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta foruzainak joan dira. Etxeko gela batean sortu da sua, antza elektrizitateak eraginda. Horrek ke ugari eta tenperatura handia sorrarazi du. Garrak atea zabaltzean eta oxigenoa sartzean sortu omen dira. Horregatik suhiltzaileek etxera balkoitik sartu behar izan dute, atetik ezin izan baitute. Lekukoek adierazi digutenez etxe barrutik ke asko atera omen da. Suhiltzaileak izan dira adineko emakumearen gorpua opatu dutenak. Epailea etorri arte han egon da gorpua. Suak etxeko gela eta teiladuraren zati bat kaltetu dute, baina ez egitura. Garrek aldameneko etxe baten teilatua, Txilibistonekoa, pixka kaltetu omen du. Ez horrela Exkerran etxea. Aldamenekoak etxetik aterarazi dituzte suhiltzaileek.