Udalak bi garbitzaile kontratatzeko oposizio-lehiaketa deialdia egin du

Guaixe 2009ko urtarrilaren 21a

Etxarri-Aranazko Udalak oposizio-lehiaketa bidez bi garbitzaile lanpostu betetzeko deialdia egin du. Izangaiek Etxarri-Aranazko Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, hogeita hamar egun naturaleko epean. Langileen betebeharra izanen da, udal instalazioak garbitzea. Lanpostuak D maila edo taldeko lansariak izanen ditu eta izendatutako izangaiak herrian bizi beharko du. Asteko lanaldia, lanaldi osoaren bi heren izanen da eta lan ordutegia udalak nahi bezala finkatuko du, egiten diren zerbitzu ezberdinen ohi bezalako garapenari trabarik ez egiteko maneran. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta udalak noiznahi aldatu ahal izanen du.