Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko margolariak bere lanak eskegi ditu Noaingo kultur gunean. Errealismotik abiatu, eta surrealismorako bidea egin du Alvaro Mundiñanok Barne-barnetik olio bilduman. Basoak, kaleak eta pertsonaia ospetsuen irudiak aurkituko ditugu bertan. Pablo Sarasateren partiturak, Miguel Angelen Sixtina Kaperaren irudiak eta Leonardo da Vinciren margoak Van Gogh-en irudiekin nahasten dira. Ilbeltzaren 8an mustu zuten erakusketa eta hilaren 29ra arte arratsaldero ikusgai egonen da astelehenetik ostiralera Elortzibarren.