Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakitera eman duenez Hodei Ijurko Iroz bederatzi hilabete daramatza espetxean isolatuta. Iturri beraren arabera "espetxezainen probokazio eta jazarpenak jasan behar ditu". Aam-k azaldu duenez Galiziako Curtis-Teixeiro espetxean dauden gainontzeko euskal presoek hainbat ekimen egin dituzte Hodeiren isolamenduaren aurka, baina egoera bere horretan mantentzen da. Antza espetxeak otsailaren 6an erabakiko du isolamenduan mantentzen duen edo ez. AAM-k Hodei "berehala isolamendu modulutik ateratzeko" eskatu du. Bestalde, AAM-tik gehitu dute espetxeko "funtzionarioek bere aurka duten jarrera ikusita argi dago egoera on batean ezin duela espetxe horretan jarraitu".