Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren hasieran eman zuen jakitera Txantreako Auzolan Kultur Elkarteak Sagrario Resano ipuin lehiaketaren garaileak. Bere 4. edizioan, Etxarri Aranatzera joan da euskarazko ipuinaren saria, Iban Escudero Igoa nagusitu baita. Txantreako kultur elkarteak 2004tik antolatzen du ipuin lehiaketa hau, izena ematen dion auzokidearen omenez. Lehiaketak 300 eurorekin saritzen ditu euskaraz eta gaztelaniazko lanik onenak. Urteak aurrera egin ahala ezagunagoa da Txantreako lehiaketa. Horrela, 4. edizioan 60 lagunek parte hartu dute, horietatik 17k euskarazko kategorian. Epaimahaiko kide Fernando Reyk, Aitziber Sarasolak, Xabier Diaz Esartek, Juana Iturraldek eta Bake Urriak Iban Escuderoren Olatuak lanari eman diote lehen saria. Txantreako egunean, abenduaren 14an banatu zituzten sariak. Auzolan kultur elkarteak liburuxka bat argitaratuko du datorren hilean lehiaketara aurkeztutako lanik onenekin. Iban Escuderoren lanak leku berezia izanen du bertan.