Amelia Salanueva kontseilaria bisitan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 29a

Asteazkenean Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murgialdai eta departamentuko zuzendari nagusi Pedro Pejenaute Garde Etxarri Aranatzen bisitan izan ziren. Kontseilariak azaldu zuenez,"udalekin zuzeneko harremana izatea gogoko dugu, egindako lanak ezagutu eta elkarlanerako bideak aztertzeko". Udaleko ordezkariekin bildu ziren herrian etorkizunean egin nahi diren inbertsioez aritzeko. Horretaz gain, kontseilariak eta haren laguntzaileak azken bi urteetan Etxarrin egin diren lanak bisitatu zituzten. Sagarmiñeta, Malkorramendi  eta Arkuetabide kaleetan egindako lanak bisitatu zituzten, baita udaletxea ere, hango teilatua berritu nahiko bailuke udalak. Bisitan emandako datuen arabera azken bi urtetan Etxarri Aranazko Udalak 1.898.270 euroko inbertsioak egin ditu. Horietatik 942.740 euro aipatu departamentuak eman zizkion udalari. Egindako lanakArkuetabide, Sagarmiñeta, Malkorramendi, Geltoki eta Zugarreta kaleetako sareak eta zoruak berritu dira. Alde Zaharreko zati bateko argiteria publikoa berritu da. Ur biltegitik herrira ura dakarren hodia aldatu da. Lizarragabengoako plazan zoladura jarri da. Badenak, hiri altzariak jartzea. Igerilekuak egokitzea.