Jubilatu elkarteko karta txapelketek badute txapeldunak

Guaixe 2009ko urtarrilaren 29a

Asteazken arratsaldean banatu zituzten Gure Ametsa udal jubilatu elkarteko 2008ko mus eta briska txapelketetako sariak. Azken asteetan makina bat partida jokatu dituzte musean aritu diren zortzi bikoteek eta briskan aritu diren hamabostek. Briska txapelketako onenak Esperanza Jaka eta Maria Razkin izan zen ziren. Txapeldun-ordeak Maria Lizarraga ea Begoña Berastegi. Podiuma Elvira Petriatik eta Maritxu Maizak osatu zuten. Mus txapelketako onenak, berriz, Juan Mari Artieda eta Luzio Jaka izan ziren. Doroteo Araña eta Bautista Senar bigarren sailkatu ziren eta hirugarren postuan bukatu zuten Felix Igoak eta Jose Luis Asensiok. Jubilatu elkartearen egoitzan iaz izan ziren lanengatik atzeratu ziren txapelketak. Lehiaketak La Caixaren laguntzarekin atera ziren aurrera eta horregatik sari banaketa emanaldian Pedro Lasa izan zen. Txapelketako sari banaketaren ondoren, ekitaldira bildutako guztiak mahaiaren inguruan eseri ziren, oraingoan merendatzera.