Zubieta igandean ariko da eskuz binakakoan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 30a

Jakina denez, Aitor Zubieta etxarriarrak min hartuta dagoen Laskurainen tokia hartuko du eskuz binakako txapelketan. Xalarekin batera, Oinatz Bengoetxea eta Beloki izanen dituzte aurkari igandean, Eibarko Astelenan, arratsaldeko bostetatik aurrera hasiko den jaialdian. ETB 1ek emanen du lehia. Atzo pilota aukeraketa egin zuten lau pilotariek eta gustura gelditu ziren aurkeztutako materialarekin. Bestalde gaur gaueko Lizarrako jaialdia zabaltzen duen partidan Mikel Goñik eta Merinok Galarza V.a eta Lasa izanen dituzte aurkari. ETB 1ek emanen du partida. Eta gaur arratsaldean, Lodosan, Ismael Chafee zuhatzuarrak Agirreri eginen dio aurre lau t´erdian.